XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezberdintasunetariko bat giza bizitzaren helburuan bertan nabari da.

Inazio ekintzaileak Jaunari eta Elizari zerbitzea du ikusmiran.

Hori izango da haren ezaugarria.

Joan kontenplalariak Jainkoarekin harreman zuzena lortzera jotzen du.

Maitearekin elkartzera iritsi, maitasun betea eta garbia lortu.

Ekintza alde batera uzten du.

Harentzat hori bigarren mailakoa da (9) Cántico espiritual. 29-1-2.

Ekintzaileari eta kontenplalariari dagozkien ikuspegi ezberdin hauek beste ezberdintasun askoren gakoa agertzen digute.

Gauza konkretuetara joz, ikuspuntu ezberdina dute komunikapen berezietan Jainkoak eman ditzakeen gozotasun eta kontsolamenduei buruz.

Inaziok horretaz uste zuena garbi agertzen da Frantzisko Borja-ri egindako gutun batetan (10) Eskutitza: 20-9-1548. Honela dio: .

Jainkoaren grazia hauek oso mesedegarriak dira, fedea garbitzen laguntzen digutelako, gauza guztiak goi-ikuspegiz begiratzen irakasten digutelako.

Maitasuna ere bizitu egiten dute.

Sentimendu hotz eta motelak gartsu eta bizi bihurtzen dituzte.

Jainkoa hutsean zerbitzeko berotasun eta bultzada ematen dizkigute.

Batzutan, otoitzean ekinaren ekinez, horixe lortu nahi izaten da; baina Jainkoak bat-batean eta dohainik ematen digu, geure aldetiko ahaleginik gabe.

Maitasunaren bidea gustagarriago egiteko, Jaunaren zerbitzuan zuzpertzeko ematen diren dohainak dira.

Santuak bere esperientzia hartzen du abiapuntutzat.

Jainkoagana bihurtu ondorengo lehen egunetan burruka latza izan zuen.

Argiaren aingerua eta ilunpetako aingerua bere arimaz jabetu nahirik zebiltzan zentzazioa izan zuen.

Nahasmen horien artean ere, noizbehinka, kontsolamendu gozoak izaten zituen, maitasunezko malkoak isurtzeraino.

Beste une batzutan nahigabe handitan ikusten zuen bere burua: .